Gurekin probatzen al duzu, ala Donostiaren etorkizunari uko egiten diozu?
Zinegotziak
Gure programa da gure konpromisoa
Gure hauteskunde-programak Donostiarekin eta haren etorkizunarekin dugun benetako konpromisoa islatzen du.
Donostia/San Sebastián da lehentasuna
Hiria edozein interes edo estrategia politikoren gainetik egongo da, izan alderdiarena edo egoerakoa. Lehentasuna Donostia/San Sebastián hiria eta bertako herritarrak dira: haien aurrerapena eta ongizatea, eta INOIZ EZ alderdi politiko batek edo haren hauteskunde-estrategiek hiriaz egin dezaketen erabilera edo jabetze politikoa.
Donostiar guztiak ordezkatzeko aurkezten naiz alkate izateko, hiriarentzat bokazio inklusibo, ireki eta eragilearekin. Alderdi politiko batekoa naiz, baina edozein alderdiren gainetik beti egongo da nire hiria.
San Sebastián ezin da bere garapen eta potentzial propioa gutxiesten duen interes alderdikoi batera baztertu. Ez gara Bilboko ezta Madrilgo sukurtsala ere. Donostiak ere ez du merezi kontsulta independentistetan sartzea; hori ez doa gurekin. Funtsezkoa da Udala zuzentzen duenak ez izatea estrategia horien menpeko.
Etorkizunari ilusioz irekitzea
Etorkizuna Donostia bezalako hiriena da, eta ezin gara orainarekin konformatu, besterik gabe, ez delako nahikoa. Alkate bati konbentzimendua eta lidergoa eskatzen zaizkio, ez pasibotasuna eta axolagabekeria.
Aliantza eta konplizitate berriak ehundu nahi ditut, inbertsioa erakarri eta gure gaitasunak berrasmatzea, gure seme-alaben belaunaldiak hemen bere potentzial eta talentu guztia garatu ahal izan dezan. Ekiteari laguntzen dietenei lagunduz, eta gure gazteek alde egin behar ez izateko baldintzak sortuz.
Beldurrik gabe, apustu egin dezagun erabakitasunez, grinaz eta ausardiaz Donostia/San Sebastiánen etorkizuna gidatzeko: mundura irekia dagoen hiria, XXI. mendean protagonista izateko oinarri onenak dituena.
Bere-berezkoa dena zaindu: bizi-kalitatea, ondarea eta nortasuna
Gure hiria duin eta berezi egiten duen elementu nagusia pertsonak dira, haien kultura eta historia.
Donostia/San Sebastiánek ezin ditu bere nortasun-ezaugarriak galdu, eta uste dut lausotzeko arriskua dagoela gure ondarea eta ezagun eta aitortuak egin gaituen guztia zaintzen ez badugu. Eraiki dezagun modernitatezko etorkizuna gure historiaren zimenduen gainean.
Donostia ere berdez
Donostia garapen JASANGARRIAren nazioarteko erreferente izan behar da. Ingurumena zaintzeko beharra, ingurunearekin harremanetan jartzeko formula jasangarriagoak bilatzea, itsasoa babestea, bioekonomia bultzatzea eta klima-aldaketaren aurkako agenda garatzea nire hautagaitzaren ardatz nagusien parte dira.
Gure sare sozialak
Mientras tanto, dos etarras condenados me amenazan, vigilan y golpean a la salida de la cárcel de Martutene por informar sobre Txeroki. (Hoy en ‘Un nuevo tiempo de paz’)
https://youtu.be/Un2XY6EUJ4E?si=0wd5HrWzYyTbUvd4
🐶 Pedimos al gobierno municipal la implantación de un sistema de control en el que los vecinos con mascota registren en el Ayuntamiento el ADN de sus perros.
👉 Objetivo: reducir las heces en nuestras calles.
Queremos una Donostia más limpia
#ZukEreBai